Asteburuan kaleratuko da Sexplotion taldearen ‘Azkenbalada’ diskoa

Baleike 2014ko urt. 31a, 13:32

Taldearen bigarren diskoa da eta, ziurrenik, azkena. Asteburuan salgai jarri ondoren, agurraren birari ekingo diote. Aspaldian isilik zegoen taldea. Kideak bide ezberdinetatik eraman ditu bizitzak azken urteotan, eta zaila izan da ibilbidea zapaltze hutsa bera ere. Bazirudien taldea halabeharrez hilda zegoela, baina iragan urte amaieran egoera honi bukaera behar bezala emateko elkartu eta, errautsetatik ateraz, artean grabatu gabeko Punk/Rock abestiei itxura ematen hasi ziren. Bi hilabete beranduago ilusioz datoz Txoni, B. Fer, Sesma, Inaxio eta Xabino, zazpi kantaz osatutako bilduma berria besapean eta aurkezpen bira aurretik dutela. Autoekoizpenaren bidetik Testuinguruaren isla, Azkenbalada deitu diote hasieratik bukaeraraino autoekoizpenaren bidetik doan prozesuari. Uxategiko estudioan, Jurgi Taboada (Izu Nauk taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria) soinu teknikari lanetan zutela grabatu zituzten beraiek sortutako doinu eta hitzak. Nahasketa eta masterizazio lanekin honela jarraitu bitartean, azala diseinatu eta Myriam Gesalagaren laguntzaz birziklatutako kartoizko azaleran serigrafiatu zituzten banan bana. Amaitzeko, diskak grabatu, zigiluak jarri eta ahal bezala egingo dituzte banaketa lanak. Beraz, 199 unitateko edizio mugatu honetako ale bakoitza bakarra dela esan daiteke ezbairik gabe. Disko berria entzun bitartean, aurrerapen gisa Boga kanta aurkeztu zuten, eta 2008an kaleratutako maketako kantak. Taldearen webgunean dituzue entzungai; eta bertan aurkituko dituzue azken lan honetako hitzak ere. Taldearen nondik-norakoak gertuagotik jarraitu nahi izanez [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide