Zarauzko Salbatore Mitxelenak I. Kantu Bazkaria antolatu du otsailaren 22rako

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 31

Datorren otsailaren 22an, 14:30etik aurrera kantu bazkaria egingo dute Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako  jangelan. Bazkal ostean parte-hartzaile guztien artean kantu emanaldia eskainiko dute. Dagoeneko salgai daude txartelak Haritza eta Eguzki tabernetan eta ikastolan bertan. Kopurua mugatua izango denez txartelak lehenbailehen erosteko gomendatu dute. Otsailaren 14ra arte erosi daitezke horiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide