200 eskaeratik gora egin dituzte Zarautzen Mugi txartelari buruzko arreta zerbitzuaren bitartez

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 31

Zarauzko hiri-busak Mugi sisteman hasi berri duen ibilbidea dela eta, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, Zarauzko udalarekin batera, erabiltzailearen arreta puntu bat ezarri du Etxezabalan bi astez , herritarrek zalantzak argitu eta eskaerak izapidetzeko. Zerbitzu horrek iraun duen denboran 200 bat eskaera izapidetu dira, eta hori "oso modu positiboan" baloratu du Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak. Aurrerantzean zarauztarrek  txartela eskatu nahi izanez gero,  Mugi sistemara atxikitutako salmenta puntu batean egin beharko dute, eta baita webgunearen bitartez ere. Sare hori osatzen duten salmenta puntuak zein diren jakiteko edo bestelako informazioa jasotzeko www.mugipuzkoa.com web orrira jo daiteke edo erabiltzailearen arreta telefonora deitu 943- 000 117 zenbakira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide