Astelehenean bertan igoko dituzte Zarauzko Parekidetasun departamentuko
Facebookera martxoaren 8aren harira antolatu duten lehiaketara aurkeztuko dituzten kartelak. Herritarrek otsailaren 12ra arte izango dute gogokoena botoa emateko aukera. Boto gehien jasotzen dituzten 10 kartelen artean aukeratuko du epaimahaiak kartel irabazlea otsailaren 13an. Hurrengo egunean, hilaren 14an jakinaraziko dute erabakia facebooken zein
blogean.