Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kontaidazu ipuin bat saioa egingo dute gaur, Zestoako Arroa Behean. Maite Centeno eta Maider Cachonek eskainiko dituzte ipuinak. Lehenengoa 17:30ean izango da, bi eta hiru urteko umeei zuzenduta. Ondorengo saioa, berriz, lautik sei urtera bitarteko umeetzat izango da. Auzoko Kultur Etxean izango dira ipuin kontaketak.