Eski eta snow irteera egingo dute gaztelekukoek

Karkara.eus 2014ko urtarrilaren 30a

DBHko gazteei zuzendua dago otsailaren 8an eta 9an egingo den irteera

Urtero bezala, eski eta snow egitera joateko irteera antolatu dute Ametsa Gaztelekukoek. Otsailaren 8a eta 9a hartzen dituen asteburuan izango da irteera, Frantziako Luz Ardiden es...

DBHko gazteei zuzendua dago otsailaren 8an eta 9an egingo den irteera

Urtero bezala, eski eta snow egitera joateko irteera antolatu dute Ametsa Gaztelekukoek. Otsailaren 8a eta 9a hartzen dituen asteburuan izango da irteera, Frantziako Luz Ardiden eski-estaziora. DBHko gazteei dago zuzendua bidaia, eta joan nahi duenak gaztelekuan bertan eman beharko du izena. Horretarako epea bihar amaitzen da.

Hauek dira irteeraren prezioak:
Nork bere materiala eramaten badu: 75euro
Materiala bertan alokatuta: 85euro

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide