Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur zabalduko dute Gaztetxeko txotxa. 19:30ean, kalejira egingo dute plazatik hasita eta ondoren, Gaztetxean bertsoak izango dira kupela zabaldu aurretik. Afalostean, 22:30ean, Old Bridge eta Basarriko Ollaskuek Labin taldeen kontzertuak izango dira. Larunbatero zabalduko dute txotxa datozen asteetan. Bihar, trikitilariak izango dira bertan eta hurrengoetan kontzertuak antolatuko dituzte txotxari laguntzeko. Larunbatero, ogitartekoak eta jatekoa eskainiko dute 3 euroren truke eta txotxerako txartela 4 euro kostako da.