Grumaleko 148 langile kaleratzeko dosierra aurkeztu du Fagorrek

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 30a

Xabier Martin - Berria Fagor Etxetresnen zenbait adar salbatu eta proiektu berriak antolatzeko astia bukatzen ari da, eta atzotik are laburragoa da epe hori; konkurtsoa daramaten administratzaileek 340 langile kaleratzeko dosierra aurkeztu baitute Donostiako Merkataritza arloko epaitegian, BERRIA-k jakin duenez. Edesa, Grumal eta Fagor Etxetresnetako soldatapekoak sartuko lirateke erregulazio dosier horretan. Lantegien likidaziorako urrats argia da dokumentua; asteazkeneko data dauka. Hiru enpresetako beharginen ordezkaritzak kaleratzeak gauzatzeko dosierra negoziatu beharko dute orain Fagorreko administratzaileekin, legeak finkatzen duen kontsulta epean. Edonola ere, hilabete eta erdian kaleratze kolektibo handia egon daiteke taldean. Ikusi egin behar da, ordea, zenbatekoa den azkenean, Edesa eta Geyser lotzen dituen Confort ataleko proiektua mahai gainean baitago Mondragon taldearen erantzunaren zain. Mobilizaziorako deia Grumaleko langile ordezkariek langileen egoera salatzeko mobilizaziorako deia egin dute. Gaur, 11:30etik 12:30era kontzentrazioa eta  protestak  egingo  dituzte Arrasaten, Lagun-aro  eta MCCren egoitzen aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide