28 lagunek parte hartu zuten Getariako bileran. (Iturria: Haritz Alberdi)
Atzo Eskubide Sozialen Karta ekimena aurkeztu zuten Getarian eta datozen astetarako antolatu dituzten bileren programa eta ekimenak jarraitu beharreko prozesua zehaztu zituzten bertan. Denera 28 lagunek parte hartu zuten lehen bileran eta herritar bakoitzak eztabaidarako txostenak jaso zuen, hurrengo saioetan prozesu parte-hartzailean zehar landuko dutena.