‘Zu non, Erria txikota! han’ irudi bilduma osatu nahi dute

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urt. 30a, 13:20

Kilometroak 2014 Erria txikota! jairen baitan ekimen berria abiatu du Orioko Herri Ikastolak. Erria Txikota! leloa Euskal Herrian nahiz atzerrian zabaldu nahi dute eta horretarako Zu non, Erria txikota! han argazki bilduma osatu nahi dute. Ernioko gailurrean, Portlanen, Bilbon edo Dakarren. Antolatzaileen iritziz «munduko edozein txoko izango da egokia Erria txikota! aldarria zabaltzeko» eta herritarrek Erria txikota! marea osatzen laguntzea nahi dute. «Horretarako, atera Erria txikota! argazki bat edozein txokotan eta zintzilikatu hurrengo webgunean»: www.kilometroak.net/erria_txikota_han Orioko Herri Ikastolako kideek azaldu dutenez 2004an Oriok eta Zarautzek elkarlanean Itsaso zahar, olatu berri lelopean antolatu zuten Kilometroak «jaiaren oihartzuna Pakistanera heldu zen. Hori jakinda 10 urte geroago, txikota askatu eta itsasora atera gara. Noraino iritsiko da oraingoan txikota?».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide