Larunbatean jokatuko dute Igeriketako Zarauzko IV.Open Master Saria

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 30a

Iaz Zarautz Balea igeriketa taldeko masterrek lehen postuan sailkatu ziren taldeka Larunbatean Igeriketako Zarauzko IV. Open Master  Saria jokatuko da Aritzbatalden, 10:00etatik 16:00etara. Guztira, 14 taldetako 1376 igerilarik hartuko dute parte; besteak beste, Gipuzkoako Zarautz, Fortuna, Bidasoa XXI, Buruntzaldea, Easo, Aloñamendi, Ordizia eta Izarraitzeko taldekideak; Arabako Judizmendi eta Urgainekoak eta Bizkaiako Santurtzi, Getxo, Tabira, Anaitasuna eta Nassicakoak. Madrildik ere zazpi igerilari etorriko dira bertan lehiatzera, CD Halegatos taldeko sei eta CN Master Madrid taldeko igerilari bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide