Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritarrek hainbat gairi buruz duten iritzia jakite aldera, inkesta bat burutzen ari da Aztiker enpresa Zarauzko udalak eskatuta. Udaletik jakinarazi dute herritarrei "ahalik eta zerbitzu egokiena" eskaintzeko "ezinbestekoa" dela haien iritzi eta ikusmoldeak ezagutu eta ulertzea. Hori horrela, zarauztarrei hainbat gairi buruzko inkesta bat egiteko eskatu dio Zarauzko udalak Aztikerri. Dagoeneko martxan da inkesta, eta telefono bidez egingo dituzte galderak.