'Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin' ziurtagiria lortzeko programa antolatu dute

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urtarrilaren 30a

Eskualdeko herrietara gero eta bisitari gehiago hurbiltzen dira bertako kultura, ingurumen eta gastronomia aberastasunak erakarrita. Hori jakinda Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek eta turismo bulegoek sektore turistikoan lan egiten duten establezimenduak profesionalizatzeko Konpromisoa Kalitate Turistikoarrekin ziurtagiria lortzeko programa abiatu dute. Programan parte hartzen dutenek prestakuntza ikastaro bat egingo dute enpresaren kudeaketa eta bezeroen asebetetzea hobetzeko Jardubide Egokien Gidaliburuan oinarrituta. Ikastaroa gainditzen dutenek Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin izeneko ziurtagiria jasoko dute. Programaren aurkezpena otsailaren 5ean egingo dute 09:30ean Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Dena dela, parte hartu nahi dutenek izena otsailaren 4a baino lehen eman beharko dute turismo bulegoetan. Ikastaroa otsailaren 19an hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide