Bertso afaria egingo dute otsailaren 14ean, Zarauzko Txiki Politen

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 30a

Amets Arzallus eta Iñigo Manzisidor Mantxi izango dira bertsolari gonbidatuak, eta Felix Zubia ariko da gaiak jartzen. Afaritarako txartelak aurrez erosi beharko dira, Txiki Politen bertan, 28 euro eta erdian. Honakoa izango da menua: ezkur urdaiazpiko iberikoa, bakailao entsalada, ganba eta porru krepeak, saiheski iberikoa hornidurarekin, mandarina sorbetea cavarekin eta kafea. Laguntzeko ardo ondua, sagardoa eta cava izango dute aukeran. Otsailaren 14ean izango da, 21:00etatik hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide