Azken hilabeteotan egiten ari diren makroepaiketak salatu eta auziperatuei babesa emateko antolatu da Libre Eguna otsailaren 1ean. Arratsaldeko 18:30ean Kofradiatik hasita, joare, malabarista, trikitilari eta beste hainbatek lagunduta Kalejirarekin emango zaio hasiera egunari. Jarraian, Argazki Masiboa aterako da eta 20:30etik aurrera Gaualdi Laranja izango da, pintxo, jolas, kontzertu eta besterekin alaitua. Kontzertuak, Erromeriarekin hasi eta ondoren, Old Bridge, Zurraia eta Kaxianoren Alabak taldeek eskainiko dituzte.