Ikasberriri irabazita, lidertzatik bi puntura jarri da Zumaiako

Baleike 2014ko urt. 29a, 17:34

Larunbatean 3-1 irabazi zion Zumaiakok Azpeitiko Ikasberri taldeari eta dagoeneko lehen postutik bi puntura dago. Partida bat gutxiagorekin amaitu arren, ia partida osoan nagusi izan ziren etxekoak. Sailkapeneko lehen postuetan zazpi talde daude bi punturen aldean. Ikasberrik gogor ekin zion partidari eta zumaiarrak ez ziren lehen minutuetan jokoari neurria hartzeko gai. Horrela, Azpeitiarrek 0-1 aurreratu ziren, kontraerasoan egindako golarekin. Baina, golak, piztuta edo, handik aurrera Zumaiako gehiago izan zen. Banako berdinketa atsedenaldia baino lehen iritsi zen. Leonek Arronaren erdiraketa ederki baliatuta. Bigarren zatiari bide beretik ekin zioten, eta Arronak berak egin zuen 2-1ekoa, area barnetik egindako jaurtiketan. Partida bideratuta zegoela zirudienean, Michael kanporatu zuen epaileak. Azken ordu erdia bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuen Zumaiakok. Baina ez zuten amore eman. Ikasberrik asko estutu zuen, aurrelari gehiago atera eta golaren bila joan zen, baina atzelariek ondo erantzun zuten. Hirugarrena egiteko aukera bat baino gehiago izan zuen Zumaiakok, eta azkenean iritsi zen lasaitasunaren gola, azken minutuan. Ibanek lortu zuen, aspaldian Aita Marin ikusi den gol ederrenetakoa. Zumaiakoren hamaikakoa hau izan zen: Iraitz; Bozas, Moña, I. Martin, Txoko; Buru, Arrona; Michael, Leon, Jokin eta Murillo I. Landa, Unamuno eta Ibanek ere jokatu zuten. Hurrengo partida Tolosaren aurka jokatuko dute. Beste emaitzak Ohorezko jubenilek [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide