Fiskalak gaur eman ditu Izagirreri buruzko ondorioak

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 29a

26/11 sumarioan, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 40 gaztereetako bakoitzaren aurkako akusazioa argudiatzen hasi da gaur fiskala. 20 gazteren inguruan aritu da gaur, Olatz Izagirre Azpeitiko bizilaguna, besteak beste. Segiko prentsa arduraduna eta Gipuzkoako arduraduna izatea egotzi dio hari. Izagirreren kasuan, gainontzekoetan bezala, Guardia Zibilaren jarraipen eta informazioak, egindako ikerketa eta miaketetako maeterialak eta inkomunikazio aldian besteek berari buruz esandakoak hartu ditu oinarri fiskalak akusaziorako. Fiskalak onartu du inkomunikazio aldian egindako deklarazioak ez direla "eraginkorrak" izan eta ezin direla bere horretan frogatzat hartu. Ondorioz, ikerketa txostenak edo miaketetan aurkitutakoak azalduz saiatu da karguak frogatzen. Epaiketak bihar goizean jarraituko du Auzitegi Nazionalean, gainerako gazteen aurkako akusazioen argudioak emango ditu fiskalak aurrena. Ondoren defentsako abokatuen txanda izango da. Berez bihar amaitzekoa bazen ere, epaiketa luzatzea aurreikusten da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide