Azken ostiraleko mobilizazioak egingo dituzte etzi eskualdean

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 29a

Hileko azken ostirala izango da etzi, eta ohi bezala, Tantaz Tanta mugimenduak mobilizazioak deitu ditu egun horretarako. Preso eta iheslarien eskubideen alde elkarretaratzeak egingo dituzte eskualdeko leku gehienetan. Azkoitian, eliz atarian elkartuko dira 08:00etan, eta Azpeitian 19:00etan izango da elkarretaratzea, herriko plazan. Errezilen, berriz, 21:30ean izango da elkarretaratzea, Goiko Plazan. Zestoan, 20:00etan elkartuko dira, herriko plazan. Kostako herriei dagokienez, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian izango dira mobilizazioak; getariarrek udaletxe aurrean egingo dute elkarretaratzea, arratsaldeko 19:30ean. Zarautzen eta Zumaian ere ordu berean elkartuko dira. Lehenengoan Gurmendi Plazan egingo dute protesta, eta bigarrengoan Erribera kalean. Azkenik, Orion 20:30ean elkartuko dira, plaza nagusian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide