Ostiralean Mus Txapelketa azkarra izango da Aizarnan

Zestoako Hitza 2014ko urtarrilaren 29a

Ostiralean, hilak 31, gaueko 22:30etik aurrera jokatuko da Aizarnako VIII. Mus Txapelketa azkarra. Aranburu Landetxean izango da hitzordua. Izen-ematea 22:00etan zabalduko da eta 30 euro kostako zaio bikotze bakoitzari. Txapelketa 4 erregetara, 3 ustel eta 5 hamarrekora jokatuko da. Sariak berriz honakoak izango dira: Lehen saria 700 euro eta txapelak; bigarren saria 400 euro; hirugarren saria lau lagunentzako afaria eta laugarren saria bi lagunentzako afaria. Gainera, parte hartzaile guztien artean txuleta eta bi ardo botila zozketatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide