Eski irteera egingo dute Getariatik otsailaren 8 eta 9an

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urtarrilaren 29a

Getariako Udalak Luz Ardidenera (Frantzia) eski irteera antolatu du otsailaren 8rako eta 9rako. Irteeraren barruan daude materialaren alokairua, bi egunetarako forfaita, larunbateko afaria eta igandeko gosaria, albergean gaua igarotzea, asegurua eta autobusa. 18 urtetik gorakoek eskiatu nahi badute 128 euro ordaindu beharko dituzte, eta snowbord egin nahi badute 132 euro. 18 urte artekoek edo ikasle txartela dutenek eskiatu nahi badute 120 euro ordaindu beharko dituzte, eta snowboard egin nahi badute 124 euro. Sei urte arteko haurrentzat 74 euro kostako da eski irteera, eta 78 euro snowboard egin nahi badute. Eski materiala dutenek gutxiago ordaindu beharko dute irteeragatik: 18 urtetik gorakoek 112 euro, 18 urte artekoek eta ikasle txartela dutenek 104 euro, eta 6 urte artekoek 58 euro. Eski irteeraren inguruko informazio gehiago nahi dutenek edo bertan izena e man nahi dutenek udaletxera 943-896024 telefono zenbakira hots egin beharko dute, edo kultura@getaria.org korreo elektronikora idatzi beharko dute otsailaren 3ra baino lehen. Antolatzaileek zehaztu dute 16 urte arteko gazteek derrigorrez heldu baten ardurapean joan beharko dutela asteburupasa horretara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide