Closlieu metodoa landuko dute Getariako pintura ikastaroan

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urtarrilaren 28a

Pintura ikastaroa antolatu du Getariako Udaleko Kultura Sailak, artearen bidez norberaren sentimenak adierazten ikasteko. Closlieu metodoa landuko dute tailerrean Barbara Stammel artistaren gidaritzapean. Getariako Udaletik jakinarazi dute ikastaroan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 31 baino lehen eman beharko dutela izena udaletxean, 943-89624 telefono zenbakira hots eginda edo kultura@getaria.org helbidera idatzita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide