Rosi Lazkano oriotarra Bertso Eguneko saioan izan zen

Karkara.eus 2014ko urtarrilaren 28a

Generoaren gaia izan zuten hizpide bertso saio guztian zehar eta hainbat sorkuntza diziplina uztartu zituzten Bertso eguna ospatu zen larunbatean,

Donostiako Kursaalean. Auditorioa guztiz bete zen, eta bertsolariek 1800

entzuleren aurrean generoaren gaiari abestu zioten. Elias aktoreak gidatutako

Bertso Eguneko saioak, bertsoez gain dantza, musika eta antzerkia izan zituen

lagun. Onintza Enbeitia, Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo, Uxue Alberdi, Amets

Arzallus, Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Gurrutxaga, Saioa

Alkaiza, Igor Elortza eta Kristiñe Txoperenarekin batera egon zen Rosi Lazkano.

Etxetik oholtzarako saltoa

Rosi Lazkano, Elkano auzoan jaioa, bertan izan zen. 2010. urteko urriaren 12an jo zuen Orioko bertso-eskolako

atea, 50 urte betetzen zituen egunean. Pauso txiki hori emateak aldaketak

handiak ekarri dizkio. Hurrengo udaberrian, 2011an, hartu zuen parte lehen

aldiz jendaurreko saio batean; Korrikako taldekako txapelketan hain zuzen ere.

Baina umetatik datorkio bertsozaletasuna Lazkanori. Etxean, jolas moduan,

kantuan aritzen baitziren bederatzi anai-arrebak. Guztietatik gazteena da

Lazkano; larunbateko saioan, aldiz, bera izan zen zaharrena.

Emakumeak eta bertsoa

Historiako bertsolaririk ezagunenen irudiak

ikusi ziren Kursaaleko pantailan. Guztiak, gizonezkoak. Txirrita, Uztapide,

Xalbardor eta Pernando Amezketarra, besteak beste. Historian horrelako

aitormenik izan ez duten beste bertsolari batzuk ere agertu ziren pantailan.

Emakumezkoak denak: Inaxi Etxabe, Justina Aldalur, Maria Luisa Petriarena,

Joxepa Inazi Azkune eta Bizenta Mogel, esaterako.

Bizitzan emakumeek izan ez duten aukera eta

aitormenari egin zioten kantu taula gaineko bertsolariek.  Generoaren gaiari ikuspegi

ezberdinetatik heldu zioten, beraz. Aipagarria izan zen Eliasek hiru

belaunalditako emakume bana, Lazkano barne, sofa batean elkartu zitueneko

bertsoaldia. Lehenik sexualitateaz aritu ziren; eta gero, hilekoaz.

Saio arrakastatsua izan zen larunbatekoa. Bertsolariek txalo zaparradak jaso zituzten bai saioan zehar baita amaieran ere.

Bertaratzeko aukera eduki ez zenutenontzat, hona hemen EiTBk grabatutako saioa.

Generoaren gaia izan zuten hizpide bertso saio guztian zehar eta hainbat sorkuntza diziplina uztartu zituzten Bertso eguna ospatu zen larunbatean, Donostiako Kursaalean. Auditorioa guztiz bete zen, eta bertsolariek 1800 entzuleren aurrean generoaren gaiari abestu zioten. Elias aktoreak gidatutako Bertso Eguneko saioak, bertsoez gain dantza, musika eta antzerkia izan zituen lagun. Onintza Enbeitia, Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Gurrutxaga, Saioa Alkaiza, Igor Elortza eta Kristiñe Txoperenarekin batera egon zen Rosi Lazkano.

Etxetik oholtzarako saltoa

Rosi Lazkano, Elkano auzoan jaioa, bertan izan zen. 2010. urteko urriaren 12an jo zuen Orioko bertso-eskolako atea, 50 urte betetzen zituen egunean. Pauso txiki hori emateak aldaketak handiak ekarri dizkio. Hurrengo udaberrian, 2011an, hartu zuen parte lehen aldiz jendaurreko saio batean; Korrikako taldekako txapelketan hain zuzen ere. Baina umetatik datorkio bertsozaletasuna Lazkanori. Etxean, jolas moduan, kantuan aritzen baitziren bederatzi anai-arrebak. Guztietatik gazteena da Lazkano; larunbateko saioan, aldiz, bera izan zen zaharrena.

Emakumeak eta bertsoa

Historiako bertsolaririk ezagunenen irudiak ikusi ziren Kursaaleko pantailan. Guztiak, gizonezkoak. Txirrita, Uztapide, Xalbardor eta Pernando Amezketarra, besteak beste. Historian horrelako aitormenik izan ez duten beste bertsolari batzuk ere agertu ziren pantailan. Emakumezkoak denak: Inaxi Etxabe, Justina Aldalur, Maria Luisa Petriarena, Joxepa Inazi Azkune eta Bizenta Mogel, esaterako.

Bizitzan emakumeek izan ez duten aukera eta aitormenari egin zioten kantu taula gaineko bertsolariek.  Generoaren gaiari ikuspegi ezberdinetatik heldu zioten, beraz. Aipagarria izan zen Eliasek hiru belaunalditako emakume bana, Lazkano barne, sofa batean elkartu zitueneko bertsoaldia. Lehenik sexualitateaz aritu ziren; eta gero, hilekoaz.

Saio arrakastatsua izan zen larunbatekoa. Bertsolariek txalo zaparradak jaso zituzten bai saioan zehar baita amaieran ere. Bertaratzeko aukera eduki ez zenutenontzat, hona hemen EiTBk grabatutako saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide