Kostaldeko herrietan itsasoratzen dira ontziak, baita urarekin jolasean aritzea gustuko dutenak ere. Orio kostako herria izaki, surflari eta bodyboard zale askoren lekuko da bertako hondartza. Azken egunetako eguraldiak itsasoa zakartu du, eta olatuak nagusitu dira. Eguraldi paregabea, hortaz, uretako kirolak praktikatzen dituztenentzat.
Luis Lizarralde, Bixki ezizenez, arituz aditu bilakatu da argazkilaritzan. Bere kamararekin arraun munduko momentuak bildutakoa da, eta urtarrilaren 26an Orioko itsasoan zenbiltzan kirolariak erretratatu zituen bere objektibopean. Argazki guztiak, hemen.