1-0 galdu du Orioko Futbol Taldeak Soraluzeren aurka

Karkara.eus 2014ko urtarrilaren 27a

Erregional gorengo mailako sailkapeneko azken postuetan daude

Orioko Futbol Taldeko erregional gorengo gizonezkoek Soraluzeren aurka 1-0 galdu zuten larunbatean jokatutako partida. Hemezortzigarren jardunaldi honen ondoren, sei garaipen, bi berdinketa eta lau porrotekin, hamalaugarren postuan geratzen da taldea hogei punturekin. Hurrengo partida etxean izango dute Eibartarrak Futbol Taldearen aurka.

Ohorezko jubenil taldearen egoera hobeagoa da: laugarren postuan daude Mendibeltz zelaian Añorgaren aurka 0–0 berdindu ondoren. Hiru partidu bakarrik galdu dituzte denboraldia hasi zenetik eta liderretik 8 puntura daude. 

Jubenil mailako neskek ere etxean jokatu zuten. Zarautzen aurka 3–1 irabazi eta bigarren postuan geratu dira 32 punturekin.

Hauek dira asteburu honetako gainerako emaitzak:

Kadete 1. maila         Orioko F.T. 4–1 Ondarroa
Infantila 1. maila       Orioko F.T. 6–1 Amara Berri
Infantila F8 Neskak  Orioko F.T. 1–9 Zarautz

Zozketa

Astero Orioko Futbol Taldeak egiten duen zozketako zenbaki saritua 3155 da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide