Apustu egiteko aukera izango da traineru jaitsieran

Karkara.eus 2014ko urtarrilaren 27a

Otsailaren 15ean antolatuko du Oriako 20. Traineru Jaitsiera Arraun Elkarteak

Bigarren aldiz Oriako Traineru Jaitsieran, irabazlearen inguruan apustu egiteko aukera eman zaio nahi duenari. Orioko Arraun Elkarteak hogeigarren urtez antolatzen duen estropada honetan, aurten ere jokorako aukera egongo da. Orioko tabernetan txartelak jarri dituzte antolatzaileek eta bertan irabaziko duela uste duen traineruaren izena jarri beharko du apustu egin nahi duenak, euro baten truke.

Parte hartu nahi duenak, otsailaren 15eko, estropada eguneko 16:00ak arte dauka aukera eta lau izango dira sariak, bi pertsonentzako afari bana Xixario, Katxiña, Joxe Mari eta Sarasua erretegietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide