Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur goizean gertatu da. Hainbat lekukok bi gizonezko Alde Zaharreko taberna batean lapurreta egiten saiatzen ari zirela jakinarazi die Ertzaintzari goizeko bostak aldera. Berehala bertaratu dira ertzainak eta bi lagunak atxilotu. Gerora egindako azterketak egiaztatu du atxilotuek lapurreta egiteko zuten asmoa: tabernako hainbat leiho irekitzen saiatu izanaren zantzuak topatu dituzte. Udaltzainek beste gizonezko bat ere atzeman dute ezkaratz batetik irteten ari zenean. Zizaila eta bihurkin bana zeramatzan horrek.