Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak merkatarientzako euskarazko materiala kaleratzen jarraitzen du; dagoeneko 17 gidaliburu kaleratu ditu, eta oraingoan masajistentzat, arropa eta oinetako dendentzat, umeentzako arropa eta produktuak saltzen dituztenetzat eta kirol dendentzat gidaliburuak atera ditu. Aurrekoe-
tan bezala, hiztegia eta ohiko hitzen zerrenda nahiz oharren eta kartelen ereduak izango dituzte merkatariek. Cd bat ere jasoko dute, ordenagailuan moldatu ditzaten behar dituzten ereduak.
Azken urteetan okindegientzat, harategientzat, optikarientzat, edergintza zentroentzat, taberna eta jatetxeentzat eta hortz klinikentzat sortu ditu euskarazko gidaliburuak. Material osoa Euskara Zerbitzuan edo udal webgunean aurkitu daiteke: www.azkoitia.net/euskara/argitalpenak.