Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Triatloi Taldeak bilera antolatu du gaur iluntzerako. Gaur 19:30ean, kiroldegian izango da bilera eta bi gai jorratuko dituzte. Alde batetik, igeriketa sekzio berria izango dute hizpide. Izan ere, igeriketa sekzio bat martxan jartzea erabaki dute gero eta herritar gehiagok dutelako ur irekietan igeri egiteko zaletasuna. Taldean izena ematen dutenek entrenatzeaz gain teknika hobetu eta zeharkaldiak prestatuko dituzte.
Bestalde, triatloi eta biatloi munduan murgildu nahi dutenentzat lizentzia ateratzeko aukera eskainiko du triatloi taldeak eta bileran zehaztuko dituzte lizentziaren nondik norakoan.