Eski irteera antolatu dute Getarian otsailaren 8-9 astebururako

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urtarrilaren 27a

Getariako Udalak Luz Ardidenera (Frantzia) eski irteera antolatu du otsailaren 8ra eta 9rako. Irteerak bere baitan hartzen ditu materialaren alokairua, bi egunetarako forfaita, larunbateko afaria eta igandeko gosaria, albergean gaua igarotzea, asegurua eta autobusa. 18 urtetik gorakoek eskiatu nahi badute 128 euro ordaindu beharko dituzte eta snowborda egin nahi badute 132 euro. 18 urte artekoek edo ikasle txartela dutenek eskiatu nahi badute 120 euro ordaindu beharko dituzte eta snowboarda egin nahi badute 124 euro. Sei urte arteko haurrentzat eskiatu nahi badute 74 euro kostako da irteera eta snowboarda egin nahi badute 78 euro. Eski materiala dutenek gutxiago ordaindu beharko dute irteera, 18 urtetik gorakoek 112 euro, 18 urte artekoek eta ikasle txartela dutenek 104 euro eta 6 urte artekoek 58 euro. Eski irteeraren inguruko informazio gehiago nahi dutenek edo bertan izena eman nahi dutenek udaletxera 943-896024 telefono zenbakira hots egin edo kultura@getaria.org helbidera idatzi beharko dute urtarrilaren 28tik otsailaren 3ra bitartean. Antolatzaileek zehaztu dute 16 urte arteko gazteek heldu baten ardurapean joan beharko dutela irteerara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide