Martin Garitanok Oriora bisita ofiziala egingo du asteazkenean

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urtarrilaren 27a

Urtero Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Martin Garitanok Gipuzkoako herri bat bisitatzen du bertako errealitatea ezagutzeko. Aurten Orio izan da herri aukeratua eta asteazkenean egunean zehar Orion izango da Gipuzkoako Diputatu Nagusia bisita ofiziala egiten. Egun osoko bisita egingo du eta herriko eragileekin bilduko da Garitano euren proiektuak ezagutzeko. Ondoren, iluntze partean Kultur Etxean herritarrekin bilera irekia egingo du Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak; 19:00etan abiatuko dute hitzordua. Urtarrilaren 29a, asteazkena - 11:00etan Udalbatzarekin eta udaletxeko langileekin harrera udaletxean. - 11:30ean elkarrizketa arrantza sektorearen inguruan Orioko Kofradiako ordezkariekin. - 12:00etan elkarrizketa Orioko Arraun Elkarteko kideekin. - 12:30ean bisita Kultur Etxera. - 13:30ean bisita Bentako bidera eta Anibarko Portura. - 14:30ean bazkaria Zaharren Babes Lekuan. - 16:00etan Orioko Kanpineko azpiegituren aurkezpena. - 16:45ean bisita Motondora. - 17:30ean bisita Gureak eraikina zenera. - 19:00etatik 20:30era bilera irekia herritarrekin Kultur Etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide