Izarraitzeko hiru igerilari Euskadiko Selekzioarekin ariko dira asteburuan

Olatz Prat 2014ko urtarrilaren 27a

Euskadiko Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko kide Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Aiora Beristain igerilariak aukeratu ditu datorren larunbatean eta igandean Madrilen jokatuko den infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Junior mailan ariko da Goenaga eta Infantil mailan ariko dira, berriz, Aizpuru eta Beristain. Elkarteak adierazi duenez, bi egunetan proba ugaritan hartuko dute parte igerilariek, bai bakarkakoetan, eta bai erreleboetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide