Saiazeko zaintzaileentzako dantza ikastaroa hasiko da ostegunean

Olatz Prat 2014ko urtarrilaren 27a

Saiaz gizarte zerbitzu mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiko berdintasun sailaren laguntzarekin, dantza ikastaroa antolatu du mankomunitateko adineko eta ezinduen zaintzaileentzako. Ostegun honetan, hilak 30, hasiko da eta 15:00etatik 16:30era izango da lehen saioa Errezilgo Borondegi Kultur Etxean. Hala, Albizturren, Bidania-Goiatzen, Beizaman eta Errezilen zaintzaile lanetan jarduten duten pertsonei zuzenduta dago, eta beste lurraldeetatik etorritako zaintzaile atzerritarrek euren kultura eta herrialdeetako dantzak (salsa, merenge, tango, etab.) erakutsiko dituzte. Helburua da, zaintzaileek eguneko jardunean jasaten duten tentsioa dantzaren bitartez askatzea. Izena emateko honako telefono hauetara deitu beharko da: goizez, Bidaniko 943681128 telefonora eta arratsaldez, Errezilgo 943812989 telefonora.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide