Martxan da inauteritako kartel lehiaketa, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 27a

Otsailaren 7ra arte aurkez daitezke kartelak. Edonork har dezake parte lehiaketan eta bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake. Gaia, Zarauzko Iñauteriak 2014. Otsailak 27-martxoak 2 izan beharko du, eta lanek originalak—egileak berak sortuak— eta aurrez argitaratu gabeak izan beharko dute. Egileek nahi duten teknika erabili ahalko dute horiek sortzeko, eta DIN A3 neurrian aurkeztu beharko dira. Lanek ez dute agerian eduki beharko egileraen izena. Kartazal itxi batean aurkeztu beharko dira, izenperik eta izenik gabe baina izenburu edota ikur batekin. Kartazal horren barruan beste  bat sartu beharko da. Horren barruan kanpoan adierazitako izenburu edota ikur horrez gain, egilearen datuak gehitu beharko dira: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia bat. Lanak Euskalduna tabernara (Kale Nagusia, 37) zein Kultura sailera (Sanz Enea kultur etxea, Nafarroa kalea, 20) eraman edo bidali beharko dira. Bi sari emango dituzte. Kartel egokienaren jabeak 300 euro jasoko ditu eta bigarren sailkatzen denak, berriz, 150 euro. Irabazlearen lana, gainera, inauteritako kartel eta egitarauak apaintzeko baliatuko dute. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat antolatuko dute aipatu tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide