Gorka Etxabek podiumean amaitu du Gipuzkoako Torneoa

Baleike 2014ko urtarrilaren 27a

Gipuzkoako torneoko azken jardunaldian hirugarren postuari eustea lortu du Viveros San Anton taldeko Gorka Etxabek. Azken jardunaldian puntuaketa izan zen Gorka Etxaberentzat probarik onena, bigarren amaitu zuen, puntu baliotsuak lortuaz; scrach-ean bosgarren izan zen eta danesa-n zazpigarren. Bukaeran nahiz eta atzetik erasokor zituen aurkariak, hirugarren amaitzea lortu zuen, borobilduz torneo guztian egindako lana. Haritz Eizagirrek 16. bukatu du; ontzat eman behar da Viveros San Antongo zumaiarraren lana, pedal kolpe hain indartsua ez izan arren, torneo txukuna egin baitu. Aitor Olaziregik (Hyundai-Caja rural-Niessen) duin bukatu du 15. tokian Open mailako bere lehen urtean. Torneo gogorra izan da junior mailatik pasa berrientzat, oso maila handiko pistako txirrindulariek hartu baitute parte torneoan ( Unai elorriaga, Asier Maeztu, Ilart Zuazubiskar, Aritz Bagues, Unai Iparragirre, Leire Olaberria, Allan Davis,…); eta gainera zumaiarraren kasuan, taldeko liderrarentzat —Bastien Badyrentzat— lana egitea tokatu zaio; beraz, dena batu eta ona izan dela emaitza esan behar da. Profesionalek aitortu dute: azken urteotako torneorik onena izan da, oso azkar ibili dira (51km/h-ko bataz besteko abiadura lortu zen scratch batean). Hau kontutan hartuta estreinako ona izan da Olaziregi zumaiarrarentzat bere talde berrian. Nesketan Eider Manzisisdorrentzat lehen pedalkadak izan dira pistan; beraz, ikasteko eta errepideko denboraldia prestatzeko ondo etorri zaio. Eider Unanuek torneo [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide