“Orain esan dezaket frontoia izango dugula”

Baleike 2014ko urtarrilaren 27a

2007ko azaroan Odieta eraitsi zenetik, pilotaleku faltak zenbat buruhauste, eztabaida eta haserre eragin ote ditu; zenbat eragozpen, neke eta atsekabe. Sei urte luze joan dira, udal arduradunak arazoa nola konpondu asmatu ezinda, eta pilotari eta pilotazaleak gabeziaren ondorioak pairatzen. Badirudi, baina, bidegurutzea amaitzera doala. Joan den abenduaren 20an sinatu zuten kontratua Udalak eta Sukiak, aurrez hitzartutako berme guztiak bete ondoren, 18 hilabeteko epean frontoia eraikitzeko. “Oraingoan, bai, oraingoan esan dezaket, lurrikara gertatzen ez bada, frontoia izango dugula”, esan du Iñaki Agirrezabalaga alkateak. Pilota elkarteko ordezkari Jexux Iribar eta Aitzol Etxabe ere baikor dira. Zenbat buelta eman dituen frontoiaren gaiak, azkenean, katramilatu zen leku beretsutik askatu da korapiloa. 2003ko otsailean Udalak eta Promociones Salbide SL. enpresak sinatutako hirigintza hitzarmenaren arabera, salmenta libreko 35 etxebizitza gehiago egiteko baimenaren truke udal pilotaleku berria eraikiko zuen enpresak. Etorri zen krisia, etxebizitzen merkatuak porrot egin zuen eta Salbidek ezin izan zion hartutako konpromisoari aurre egin. Hor hasi zen amesgaiztoa. Sokatira luzearen ondoren, 2009an tratua egin zuten Udala eta enpresaren artean: pilotalekua eraikitzeko konpromisotik libre geldituko zen Salbide, balio berean tasatutako bi lursail Udalaren esku utzita. Bi bi lursail horien jabe, pilotalekuaren gaiari irtenbidea emateko ekimena Udalaren esku zegoen berriro. Aztertu zuten merkatuan salgai jarri eta [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide