Aimar Irigoienek irabazi du Errota Harriaren txapelketa

Zestoako Hitza 2014ko urtarrilaren 27a

Santainesak giro ederrean amaitu dituzte iraetarrek; Zestoako auzoko frontoia jendez bete zen igande arratsaldean, dozenaka lagun bertaratu baitzen harri-jasotzaileek egin duten erronka ikustera. Zazpi harri-jasotzailek eskaini zuten saioa, Izeta IV.ak azkenean ezin izan baitzuen parte hartu. Izeta II.a, Izeta III.a, Aimar Irigoien, Ugartemendia, Telleria, Urrutia, Urruzuno eta Eizmendi aritu dira lehian, herritarren animopean. Beste urte batez, errezildarrak irabazi zuen txapelketa. Saioan zehar 74 jasoaldi egin ditu Irigoienek, eta bigarren eta hirugarren postuan geratu dira Izeta II.a eta Urruzuno, 70 eta 63 jasoaldi eginda, hurrenez hurren. Hemen txapelketako argazkiak:   [gallery ids="85280,85257,85253,85254,85255,85256,85252,85251,85250,85249,85245,85246,85247,85248,85244,85243,85242,85241,85240"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide