Generoaren gaiari alderdi askotatik heldu zioten bertsolariek larunbat honetan Bertso Egunean, Kursaalean 1.800 entzuleren aurrean egindako saio arrakastatsuan. Aktoreak, dantzariak eta musikariak izan zituzten lagun. Urola Kostako ordezkaritza zabala izan zen bertan: Rosi Lazkano (Orio), Uxue Alberdi (Getaria) eta Ainhoa Agirreazaldegi (Zarautz) bertsotan, eta Iraia Elias aktorea (Zarautz) aurkezle lanetan.
Irakurri albistea osorik Berria.info-n.