Gaur eguerdian Sagardo Eguna ospatu dute Zarauzko Musika Plazan, Zurekin Ostalarien Elkarteak antolatuta. Euri zaparradak nagusi izan badira ere giro ederraz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek; bederatzi upategitako sagardoa eta txuleta pintxoak dastatu dituzte. Horretaz gain, jaiari hasiera emateko Zurekin Elkarteak Maritxu Larrari omenaldia egin dio. Urtero legez, ostalarien elkarteak hainbat eta hainbat urtez lanean jardun duten etxekoandreetako bat omendu du. Aurten, Alameda hoteleko etxekoandreari aitortu diote ia 50 urteko ibilbidea.
Maritxu Larra, Alameda Hoteleko etxekoandrea omendu du Zurekin Elkarteak