ekologia eta espiritualtasuna hitzaldia

Baleike 2014ko urtarrilaren 24a

Ostiralean, urtarrilak 24, Gune elkarteak antolatutako “Ekologia eta espiritualtasuna” zikloaren barruan solasaldi berri bat izango da. Oraingoan AMAIA ELOSEGI izango da gure artean eta eskainiko duen saioa “NIRE ESPIRITUALTASUN EKOLOGIKOA” izango da. Amaia Gorputz Heziketako irakaslea, mendi gidarien trebatzailea eta yoga irakaslea da. Aurrerapen gisa, hitz hauek bidali dizkigu: “Espiritualtasunaren helburuetariko bat gure barne naturaren ezagutza da, gure barrua ezagutu ondoren, ororekin batasuna, bat egitea lortu ahal izateko. Eta gure barne natura gure ekologia da. Ezin ordea ororekiko batasunik lortu kanpoko natura, kanpoko ekologia ezagutu eta zaindu gabe. Ekologia eta espiritualtasuna erabat loturik doaz eboluzioaren bidean, eta derrigorrezkoa zaigu biak lantzea, benetako ezagutza, bakea, iluminazioa, samadhia edo nirvana ezagutu nahi badugu. Ekologiarik gabe benetako espiritualtasunik ez, beraz.” Saio hauetan, gonbidatuak hitzalditxo edo azalpen bat eskaintzen du lehendabizi eta ondoren solasaldirako tartea izaten da. Ohi bezala, Foronda jauregian izango da 19:30etik 21:00ak arte, doan eta parte hartu nahi duen guztiari irekia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide