TSko langileak, gaur, elkarretaratzean
(TS)
Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek protesta saioa izan dute gaur eguerdian; Adegik Donostian duen egoitzan elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek, kaleratzeen aurka eta euren lanpostuen alde.
TS Fundiciones hartzekodunen konkurtsoan dago eta hilabete gutxitan argituko da enpresak zabalik jarraituko duen ala itxi egingo den. 50 langile kaleratzeko, beste 48ri urtebeteko etena emateko eta 40 langilerekin lanean jarraitzeko zuzendaritzaren proposamenari uko egin zioten joan zen astean langileek. Zuzendaritzak, berriz, langileen jarrera salatu die, eta negoziazioak geldiaraztea egotzi die.
[yframe url='http://www.youtube.com/watch?v=KhOq2LPYgB4']