Pasa den urrian argitaratu zuen
Errekan gora (Baga Biga) diskoa Jexuxmai Lopetegik. 14 kantuk osatzen dute lana, eta goi mailako idazleen hitzak bildu ditu horietan: Harkaitz Cano, Mitxel Murua, Jon Benito, Pako Aristi eta Joseba Sarrionandiarenak, besteak beste. Urtarrilaren 30ean, ohi bezala hilaren azken ostegunean izango da aurkezpena, 21:30etik aurrera. Euskalduna tabernako oholtzan izango da zarauztarra bere ohiko lagunekin: David Etura (bateria), Satxa Soriazu (teklatuak), Aitor Arozena (baxua) eta Xanet Arozenarekin (gitarra).
Emanaldia debalde izango da.
Informazio gehiago:
www.kafetorero.com
www.jexuxmai.com