Corrugados Azpeitiako langileak epaiketarako prest

Olatz Prat 2014ko urtarrilaren 24a

http://youtu.be/PWBqN39yapI

[yframe url='http://www.youtube.com/watch?v=PWBqN39yapI&feature=youtu.be'] Corrugados Azpeitiako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean lantegiaren aurrean. Astelehenean Madrilgo Audientzia Nazionalean epaituko dituzte "lehenengo momentutik gure enpresaren etorkizuna defendatzeagatik, eta [Alfonso] Gallardori gure lantegiko bideragarritasunarekin konpromisoa har zezan eskatzeagatik", adierazi dute langile ordezkariek. Gallardok enpresa "hiltzen utzi" duela salatu dute, Paraguaytik etorritako kontratu eskaintza kontutan ez hartzea eta eskaerak sartu arren, lanerako materialik langileen eskura ez jartzeagatik. Astelehenean egitekoak diren epaiketa duela hilabete batzuk egitekoak ziren, baina, langileek azaldu dutenez "empresak eman behar zuen dokumentazio epean ez emateagatik" atzeratu da. Baina, hori ez da, langileen ustez, enpresa gaizki egiten ari den gauza bakarra: "oraindik ez ditu langileekin kontu ekonomiko guztiak konpondu eta nominak eta atzerapen guztiak ordaindu gabe" dituela esan dute. Bestetik gogorarazi dute salaketa ipinia dutela Lan Ikuskaritzan, izan ere, legeak dioenaren arabera epaiketa amaitu arte lantegiak zabalik egoteko beharrezko egoeran egon behar du, baina, langileek jakin dutenez, enpresa barruko estruktura batzuk desmuntatzen aritu dira bertakoak ez ziren langile batzuk. "Hori ziurtatzeko komitea enpresan sartzen saiatu da, baina sarrera ukatu digute. Orain, ikuskaritzakoen txostenaren zain gaude, baina ez dugu onartuko lantegia deskapitalizatzea", azaldu dute. Gallardok "harrokeriaz" jokatzea arbuiatu dute, Espainiako Gobernuak ezarritako erreformek patronalari ematen dizkion aukerak baliatuz, "herri osoko bizitza arriskuan" ipintzea "tristea" dela adierazi dute, "errudun sentimendu izpirik gabe", gainera. Urola bailara "basamortu industrial" bihurtzea egotzi diete "diru-gose" direnei. "Gure ingurura begiratu besterik ez dago Adegiren ikasle fin batzuen erruz gure herriko eta eskualdeko enpresetako langileek dituzten arazoak ikusteko", adierazi dute. Erakundeei dei egin diete, beste behin ere, "erantzukizunez jokatzera" eta, eurek, bitartean, "enpresaren harrokieriaren aurrean langileen duintasuna eta arrazoiak" defendatuko dituztela adierazi dute.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide