Lan arloko hiru ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko urtarrilaren 24a

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresetako langileentzat nahiz langabetuentzat hiru ikastaro antolatu ditu: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) erabilpena enpresa txiki eta ertainetan; Nazioarteko merkataritza ingelesez; eta Enpresa plana. Ikastaroek prestakuntza teorikoa eta banakako tutoretza saioak uztartuko dituzte. IKTeko ikastaroko parte-hartzaileek webgune bat nola egin dezaketen ikasiko dute, Google Drive eta Skype erabiltzen, publizitate kanpainak sarean egiten eta sareko dendari ahalik eta etekinik handiena ateratzen ere bai. Otsailaren 4tik martxoaren 28ra egingo dituzte saioak astearteetan, 12:00etatik 14:30era. Nazioarteko merkataritza ingelesez: Do you speak English? ikastaroak nazioarteko merkatuetara jotzeko asmoa duten enpresen zerbitzu komertziala indartzea du helburu. Ikastaroa otsailaren 10etik apirilaren 9ra izango da astelehenetan eta asteazkenetan. Enpresa plana: hartu erabaki egokiak zure enpresetan ikastaroan, azkenik, negozioari ahalik eta etekin handiena ateratzeko plangintza egiten erakutsiko diete parte-hartzaileei. Otsailaren 13tik apirilaren 22ra izango da ostegunetan, 09:00etatik 13:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide