Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mus norgehiagokan murgilduko da gaur Orio. Alde batetik, gaur 22:00etatik aurrera Euskal Herriko Mus Txapelketako Orioko kanporaketa jokatu dute Sarasua erretegian. 21:30etik 22:00etara izango dute bikoteek mus lehian izena emateko aukera. Lau sari banatuko dituzte, eta Gipuzkoako txapelketa jokatzeko sailkatuko diren bikote kopurua kanporaketan parte hartzen duen kopuruaren araberakoa izango da.
Bestetik, otsailaren 15ean herriko plazan Gipuzkoako Mus Kanporaketa jokatuko dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lurralde mailako mus lehian 120 bikotek parte hartzea aurrikusi dute, eta bertan sailkatzen direnek martxoaren 8an Nafarroa Beheko Heleta herrian jokatuko den Euskal Herriko finalerako sailkatuko dira.
Gipuzkoako Mus Txapelketa antolatzeko boluntario bila dabiltza Orion, eta laguntzeko prest daudenek 943-834248 telefono zenbakira hots egin eta Ibai Esoainengatik galdetu behar dutela esan dute antolatzaileek.