Ingelesa praktikatzeko aukera izango du nahi duenak Orion ostegunetan

Karkara.eus 2014ko urtarrilaren 23a

17:00etatik 19:00etara bilduko dira Antilla tabernan urtarrilaren 30etik aurrera

Ingelesa ikasi eta erabilera ezagatik galtzeko beldurra dutenek aukera

izango dute urtarrilaren 30etik aurrera hizkuntza praktikatzeko. Chatting

saioak antolatu dituzt...

17:00etatik 19:00etara bilduko dira Antilla tabernan urtarrilaren 30etik aurrera

Ingelesa ikasi eta erabilera ezagatik galtzeko beldurra dutenek aukera izango dute urtarrilaren 30etik aurrera hizkuntza praktikatzeko. Chatting saioak antolatu dituzte ostegunetan 17:00etatik 19:00etara Antilla tabernan. Beste herrietan, Zumaian eta Zarautzen esaterako, egin diren ekimenak eredu hartuta, eta haien arrakasta ikusiz, Orion ere mintza praktika saioak egitea egokia iruditu zitzaien antolatzaileei.

Mintza praktika hauetan parte hartzeko ez da hizkuntza maila berezirik behar, nork bere ingelesa praktikatzeko eta hobetzeko gogoa baizik. Ordutegia eta parte hartzea irekiak izango dira, eta mintzalari bakoitzak ondo datorkionean parte hartu dezake hitzordura agertuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide