Iraupen eskiko irteeran parte hartzeko izena eman daiteke jada Zestoan

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 23a

Zestoako Agiro Mendi Taldeak antolatuta, iraupen eskia egiteko irteera egingo dute otsailaren 14tik 16ra. Somportera joango dira, eta interesa duenak otsailaren 7ra bitartean eman dezake izena, herriko kiroldegian. Bazkideek 65 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek 70 euro. Prezio horretan bi gau, bi gosari, afari bat eta garraioa izango dute. Era berean, iraupen eskia eta raketarekin ikastaroa jasotzeko aukera edukiko dute. Joango direnen artean bilera egingo dute otsailaren 11n, 20:00etan, Zestoako kiroldegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide