Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Darahli elkarteak Mendebaldeko Sahararako janari bilketa egin zuen pasa den astean eta, arduradunek azaldu dutenez, gutxi gorabehera 2.700 kilo elikagai bildu dituzte. «Karabanaren helburu nagusia herri sahararrarentzat ahalik eta elikagai gehien biltzea izan da, ondoren errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko».
Zumaiako ikastetxeetan eta Eroski eta DIA saltokietan jarri zituzten janari bilketa postuak. Denera 180 kaxa osatu dituzte atuna, azukrea, pasta, lekalea eta arrozarekin, baita konpresaz betetako 18 poltsa handi ere. Darahliko ordezkariek azaldu dutenez, «herritarren erantzuna bikaina izan da eta iaz baino gehiago bildu dugu».
Horregatik, kanpainan parte hartu duten zumaiar guztiei eta bereziki ikastetxeei eskerrak eman nahi dizkie Darahlik.
Sahararen Aldeko Euskal Karabanarekin bidaliko du Darahlik herrian bildutako materiala. Elkarteak Mendebaldeko Saharan martxan dituen proiektuen barruan beharra duten familientzat 21 eguzki plaka ere bidaliko