Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/9H0ZvQyXv1g
Tormeseko itsumutila animazioko filma DVDan kaleratu du Elkar argitaletxeak. XVI. mendeko Espainiaren erretratu latza eta sarkastikoa egiten duen nobela anonimoa oinarri harturik, Juanba Berasategi zuzendariak animazioko filma egin du.
Ekoizpena egiterakoan Orixek 1929an euskarara itzulitako bertsioa hartu dute kontuan. Jose Angel Lopetegik egin ditu marrazkiak, eta Mitxel Murua idazle zarauztarrak berriz gidoia, Joxan Muñozekin batera. Muruak aurkezpenean aipatu zuenez, gaurkotasun itxura eman diote filmar.
Gordina izan arren, elementu pedagogikoak biltzen dituela gaineratu zuen gidoigile zarauztarrak. Eusko Jaurlaritza, EITB, Andaluziako Junta eta Canal Sur erakundeekin egindako koprodukzioa da, soilik telebistan eta saio ez-ofizialetan proiektatzeko egina. Euskal Herriko telebistetan oraindik ez dute filma eman, baina Canal Surren dagoeneko estreinatu dute.
http://youtu.be/9H0ZvQyXv1g