3.244 euro lortu ditu Orioko Herri Ikastolako tonbolan

Karkara.eus 2014ko urtarrilaren 23a

Bildutako guztiaren erdia bidali dute Ruandara; beste erdia, ikasketa bidaia ordaintzeko erabiliko dute.

Aurtengoan ere, beste behin, Orioko Herri Ikastolak elkartasun tonbola antolatu du abenduaren

24an, eta ekimena martxan jartzea posible egin du...

Bildutako guztiaren erdia bidali dute Ruandara; beste erdia, ikasketa bidaia ordaintzeko erabiliko dute.

Aurtengoan ere, beste behin, Orioko Herri Ikastolak elkartasun tonbola antolatu du abenduaren 24an, eta ekimena martxan jartzea posible egin duten guztiei eskerrak eman nahi dizkio Ikastolak. Jende asko bildu da DBH 4.mailako ikasleoi laguntzeko prest agertu dena: opariak eman dituzten merkatari eta ostalariak, Udala eta egunean bertan txartelak erosten gastua egin zuten herritarrak, besteak beste.

3.244 euro lortu ditu Ikastolak tonbolarekin, eta urtero bezala, erdia Ruandara bideratu du. Gainontzekoa ikasketa bidaiako gastuak kitatzeko erabiliko du. Gauzak ongi bidean, eta elkarlanerako gogoz, 2014ko gabon egunean ere tonbola izango dela iragarri dute Orioko Herri Ikastolakoek.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide