Espainiako bandera jartzera behartu dute Aiako Udala

Karkara.eus 2014ko urtarrilaren 22a

Modu iraunkorrean jartzera behartu dute bai etxaurrean eta baita bilkura aretoan ere

Aiako udalak Espainiako bandera ipini beharko du udaletxean, 659/2013 epaiaren arabera. Azken denboraldian pil pilean zegoen kasuari amaiera ematen dio EAEko Auziteg...

Modu iraunkorrean jartzera behartu dute bai etxaurrean eta baita bilkura aretoan ere

Aiako udalak Espainiako bandera ipini beharko du udaletxean, 659/2013 epaiaren arabera. Azken denboraldian pil pilean zegoen kasuari amaiera ematen dio EAEko Auzitegi Nagusiak honekin.

Administrazioarekiko Auzien Donostiako 3. Epaitegiak 2013ko apirilean Aiako Udalaren alde emandako epaiaren aurka apelazio errekurtso bat aurkeztu zuen Estatuko abokatutzak, kasua EAEko Auzitegi Nagusira pasatuz. Bertan, izapide guztien ondoren, bozketa eta epaitzarako eguna ezarri zituzten abenduaren 5erako.

Aiako udalaren defentsa Espainiako Konstituzioko 16.1 artikuluan oinarritu zen, alkatearen ideologia eta kontzientzia askatasuna oinarri hartuta. Hala ere Auzitegi Nagusiak errekurtsua balioetsi zuen Donostiako Epaitegiak emandakoa ezeztatuz. Horren ondorioz, Udaletxeko etxaurrean, eta baita bilkura aretoan ere, Espainiako bandera modu iraunkorrean behartuta dago Aiako Udala. Gainera, Aiako Udalak epaiketa gastuen kargu egin beharko du eta ezingo du errekurtsorik jarri.

Ikurrinaren alde

Epai horren ondorioz, aiarrek ikurrinaren aldeko lana hasi dute. Urtarrilaren 19an, San Anton egunean, pilotalekuan mahai bat jarri zuten zenbait informazio eman eta herritarren iritzia jasotzeko asmoz. Bertan, Espainiako banderaren eta ikurrinaren kokalekuaren inguruko iritzia eskatzen zen, non eta nolakoak jarri beharko liratekeen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide